EAJ: "Ezker erradikala egoera bortxatzen saiatu zen istiluak eragin ahal izateko"

2007ko otsailaren 26a
19:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJren EBBren ustez, larunbatean Bilbon izan zen "manifestazio bortitzak nabarmen asko erakusten ditu 'ezker abertzalearen' baitan dauden jarrera ezberdinak, eta erabat hausten du Batasunaren konpromisoa; alegia, gertu zegoela herriz herri joateko kale-borroka behingoz desagertarazteko". "[Juan Mari] Olanoren Askatasuna, ezker erradikalaren talderik gogorrena" dela esan du EAJk.

"Beste zenbaitetan ezker erradikalaren buruzagiek jakin izan duten arren manifestazioei amaiera ematen, larunbatean buruzagi berberak egoera bortxatzen saiatu ziren aldez aurretik lortu nahi zuten istiluak eragin ahal izateko". EAJren ustez, hainbat manifestarik "ohi ez diren tresnak zeramatzaten" soinean erasoak egiteko.

Joan zen larunbatean izan ziren bezalako manifestazioek "ez dute enfrentamendua eta biktimismoa baino areagotzen", jeltzaleen iritziz, eta Ertzaintzaren betebeharra "erakunde judizialen ordenak betearaztea eta hiritargoaren segurtasuna bermatzea da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.