EAJk etxebizitzetan kontsumitzen den adina energia berriztagarri sortu nahi du

2009ko otsailaren 20a
17:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakaritzarako hautagaiak 2013rako etxebizitzetan kontsumitzen den adina energia sortzeko asmoa agertu du iturri berriztagarrien bidez. Iragarpen hori Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko zerrenda buruarekin batera egin du, Arrasaten (Gipuzkoa).

"Gure haurrei mundu hobe bat uzteko garapen iraunkorrarekiko konpromisoa" azaldu du egungo jarduneko EAJko lehendakariak. Era berean, energia berriztagarrien sustapenean, eta ikerketa, garapena eta berrizkuntza alorretan egindako inbertsioak Euskadirentzat apusturik garrantzitsuenak direla adierazi du. Energia berriztagarrien aldeko apustuak "lanpostuak sortuko" dituela azpimarratu du eta, era berean, suspertze ekonomikoa ematen denean "Euskadi prestatuko" duela.

Ibarretxek, era berean, lehendakari moduan berriz ere berrautatua bada, "Euskal Herria energia berriztagarrietan Europan eredu izateko" martxan jarriko dituen bestelako ekimenak ere aurreratu ditu; esaterako, haizean adituak diren ingeniarentzat nazioarteko eskola bat. Bestalde, aldaketa klimatikoaren aurkako ikerketa babesten jarraitzeko asmoa ere agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.