(Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak irakurri du)
ETAk "nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra" aldarrikatzea erabaki du; era berean ezartzen duenez, "prozesu demokratikoa sustatzeko eta burura eramateko ahaleginean eta borrokan etsi gabe jardungo du Euskal Herrian egiazko egoera demokratikoa erdietsi arte".
EAJren ustez, ETAk egin behar duen esfortzu bakarra desagertzea da. EAJk ETAri eskatzen dio Brusela eta Gernikaren arteko bidean ez galtzeko, eta euskal gizarteari, ETAren amaiera aldarrikatzen duen euskal gizarteari, argitasunez erantzun diezaiola.
Edozein modutan, bakerako bidea urratsez urrats egin beharreko bidea da, eta bake horretara hurbiltzen gaituzten urrats guztiak baloratu egin behar ditugu. EAJren ustez, Euskadin eta Estatuan ditugun itxaropen eta egonkortasun garaiak aprobetxatu egin behar ditugu, eta, politika eta demokraziaren bidetik, bortxakeriari eta giza eskubideen urraketei amaiera eman behar diegu.
EAJ-PNV ez da gehiago Adierazpenaren inguruko interpretazioetan nahastuko. Bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustu zentzuzko batek ETA desagertzea eta legezko jokalekuak izatea eskatzen du, horretarako baldintzak betetzen dituzten talde guztientzat.
EAJ-PNVk aldi berriaren aldeko apustua egiten du, non sentsibilitate ideologiko guztiok ez dugun izango herritarrek egindako azterketa baino, bakoitzaren egitasmoaren sendotasuna neurtzeko. Euskal Gizarteari dagokio hautestontzietan emandako iritziaren bidez bere etorkizuna erabakitzea eta, era berean, bere ordezkari politikoak aukeratzea. Horixe izango da gure Alderdiaren eginkizuna, eta gaur erakunde eta talde politiko guztiei egiten diegun eskaintza, inolako bazterketarik eta tutoretzarik gabe.
EAJren adierazpena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu