"EAk bere bide politikoa aurkitzea" espero du Ortuzarrek

2009ko ekainaren 22a
13:05
Entzun 00:00:0000:00:00
"EAk bere bide politikoa aurkitzea" espero du Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak eta hori, "Euskadiko instituzioak berreskuratzeko nazionalisten arteko kolaborazioaren bidea" dela adierazi du.

EAk hartzen dituen erabakiei errespetua adierazi die Ortuzarrek. Hala ere, EAk eta EAJk hauteskundeetara batera aurkeztu diren aldietan euskal nazionalismoa indartuta atera dela frogatuta dagoela gaineratu du.

"Bakoitza bere aldetik aurkeztu garenean, berriz, indarra galdu dugu bi alderdiek", nabarmendu du Ortuzarrek. EAk erreflexio hori bera egitea espero du, "nazionalistek hausnaketa egiteko eta herrialde hau aurrera ateratzeko bateratuta lan egiteko beharra daukagulako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.