Gaur bertan erantzun die EAk Aralarri eta EAJri, Pello Urizar idazkari nagusiak eta Maiorga Ramirez Nafarroako koordinatzaileak Iruñean emandako prentsaurreko baten bidez. "EAk inoiz ez du zalantzan jarri NaBai. Beste batzuek ezin dute halakorik esan", adierazi du Urizarrek. Iradoki du EAk ostiralean koalizioaren aurkezpen ekitaldian izango dela.
Ezker abertzaleak legeztatzea lortzen badu, hark Nafarroa Bain "toki bat" duela uste du EAk. "Ezin zaio betorik jarri. Ez genuen uste inork betoa jarriko zionik".
EA NaBain balego, berak luke Iruñeko alkategaia izendatzeko eskubidea, eta Urizarrek azaldu du prest daudela aurten ere postu horretarako Uxue Barkos hautatzeko, azkenaldian kontrakorik zabaldu bada ere. "Lan ona egin du Barkoxek, Nafarroan erreferentzia da eta, NaBain adostasuna baldin badago, prest gaude hura aukeratzeko".
EAk iradoki du ostiralean koalizioaren aurkezpenean izango dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu