EAk lotura politikorik gabeko euskal sistema judiziala eskatu du

2007ko abenduaren 5a
12:16
Entzun 00:00:0000:00:00
EAren ustez, "premiazkoa eta ezinbestekoa da euskal sistema judiziala izatea, lotura politikorik gabea". Espainiakoak badu halako loturarik EAren iritziz, 18/98 auzia-k erakutsi duenez.

Onintza Lasa EAren komunikazio idazkariak dio Espainiako Auzitegi Nazionala "demokrazian zentzuzkoa denetik urrutirago" joan dela auzi horretan, "eskubide zibil eta politikoen urraketa egon delako. Izan ere, auzitegiak interes politikoetan oinarritutako irizpideak erabili ditu. Justizia politika egiteko tresna bezala erabiltzen denean, utzi egiten dio justizia izateari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.