Egibarrek EHAKren kontrako telefono entzuketak salatu ditu

2008ko otsailaren 1a
13:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkideak euren kontrako "espioitza politikoa" salatu du aste honetan, telefono entzuketak egin dizkietelako, eta gaur Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak ere salatu egin du hori, "hura talde parlamentarioa delako. Esku-hartze larria da hori. Talderik ez lukete ikertu beharko Parlamentuko lanagatik".

EHAKren beraren eta EAE-ANVren kontrako legez kanporatze prozesuak zabalik daudela-eta, Egibarrek dio "errugabetasun irizpidea errudun izatearen irizpidearen azpitik" geratzen ari dela gaur egun. EHAKren kasuan, auzitegiek Eusko Legebiltzarra ez dutela baldintzatuko adierazi du EAJko kideak, eta legez kanporatzeen gaian "Legebiltzarrak eta gizarteak erantzuna" eman behar dutela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.