'Egunkaria'-ren itxiera "bidegabea" eta "bultzada politikoaren" ondorio izan zela salatu du Jaurlaritzak

2007ko otsailaren 20a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00
'Egunkaria' itxi zutenetik lau urte bete direla eta, Jaurlaritzak gogor kritikatu du ekintza hura. "Komunikabide bat itxi zuten, eta pertsona talde bat susmopean jarri zuten, orain fiskalak agerian utzi duen bezala akusazi horiek egiteko frogarik ez zegoen arren", esan du Miren Azkarate bozeramaileak Jaurlaritzaren izenean. "Ekintza bidegabea izan zen, Justizia Administrazioaren jarduera arruntean bultzada politikoak eragindakoa".

Euskarazko kazeta hura itxi zutenetik 4 urte igaro direla nabarmendu du, eta, hala ere, Justiziak kasua argitu gabe jarraitzen duela. "Bidegabekeria horri Justizia Administrazioak komunikabide bat ixtea bezain ez ohikoa den neurri bat argitzeko gai izan gabe igaro duen denbora gehitu behar zaio. Ez da alferrikakoa oroitaraztea justizia egiten berandutzea bera injustizia dela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.