EHAK: "Eragile denen artean akordio politikoa lortu behar da lehendabizi"

2008ko uztailaren 1a
13:55
Entzun
Nahiz eta EHAK-ko boto bati esker Eusko Jaurlaritzaren galdeketarako lege proposamenak aurrera irten zuen lehengo ostiralean Eusko Legebiltzarrean, Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkideak gaur ere egitasmoaren kontra hitz egin du, "ez duelako Euskal Herriko gatazka politikoa konponduko".

Haren ustez, "lehendabizi herri honetako eragile denen artean, bazterketarik gabe, akordio politikoa lortu behar da, eta gero hori kontsultara eraman. Aldiz, lehendakariak Legebiltzarrera eraman zuen testua itxia da eta ezin zen emendakinik sartu".

Galdeketari "bide" emateko eman zuen EHAK-k aldeko boto bakar hura. "Guk ez dugu galaraziko jendeari galdetzea. Espainiako Konstituzioak egingo du hori", esan du ETBn egindako elkarrizketan. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariari "muga konstituzionala" gainditzeko dei egin dio.

Hurrengo urtean izango dira EAEko hauteskundeak, eta Erauskinek adierazi du bere alderdia "seguruenik" ez dela izango bertan, "PSOEk makineria judiziala martxan baitu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.