'Berria' argitaratzen duen EKT SAren akziodunen urteko batzarrean Administrazio Kontseiluan egongo diren hiru kide berri aukeratu dira: Nafarroako Emakume Enpresarien Elkarteako lehendakariorde Rebeka Arraras, eta langileen ordezkari Gotzon Hermosilla eta Elene Barandiaran.
Administrazio kontseilua osatzeko beste hiru kide onartuta, administrazio kontseilua 11 lagunez osatua geratu da: Adolfo Arejita, Ane Agirregomezkorta, Xabier Kintana, Pello Zabala, Patxi Noblia, Joxemari Sors, Joan Mari Larrarte eta Joxean Lizarribar, Rebeka Arraras, Gotzon Hermosilla eta Elene Barandiaran.
Iñaki Dorronsorok utzitako lekua betetzeko aukeratu dute Rebeka Arraras, eta langileen ordezkari bezala beste biak. Izan ere, EKT SA sortu zenean bazuten Administrazio Kontseiluan langileak ordezkatuak izateko asmoa, baina, orduan ez zegoen langilerik.
EKT SAko Administrazio Kontseilurako hiru kide berri aukeratu dira: Rebeka Arraras, Elene Barandiaran eta Gotzon Hermosilla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu