M-11, sarraskia Madrilen / Erreakzioak

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB eta Hiruren agiri bateratua

2004ko martxoaren 12a
12:24
Entzun 00:00:0000:00:00
"ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta ELB sindikatuek gaur goizean Madrilen herritarren aurka egindako sarraskia erabat arbuiatzen dute. Justifikaziorik ez duen atentatu odoltsua ikusirik, sindikatuok hildakoen senide eta adiskideei beren dolumina helarazi nahi diete, zaurituta daudenei lehenbailehen osatzeko nahia eta Madrilgo herriari zinezko elkartasuna adierazi, batik bat langile-klaseari.

Atentatu honekiko arbuioa eta biktimekiko elkartasuna agertzeko, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta ELBk Euskal Herriko langileei dei egiten diete bihar, eguerdiko hamabietan, lantokien aurrean ordu laurdeneko lanuzte eta bilkurak egin ditzaten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.