Elebidek 270 kexa jaso zituen iaz, 2007an baino %30 gehiago

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako administrazioetan arreta euskaraz ez eskaintzeagatik jarri dituzte kexa gehienak herritarrek.

2009ko otsailaren 19a
18:11
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko zerbitzuak, Elebidek, 270 kexa jaso zituen joan den urtean, 2007an baino %30 gehiago, eitb.com webgunearen arabera.

Osakidetza izan zen kexa gehien jaso zituen erakunde publikoa, batez ere arreta euskaraz ez eskaintzeagatik eta idatzizko informazioa soilik gaztelaniaz emateagatik.

Administrazioei dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden erakundeak dira kexa gehien jaso zituztenak (%45). Baina udalen eta Espainiako Estatuko administrazioen aurkako kexak bikoiztu egin direla ere nabarmendu dute Elebideko iturriek.

Guzira, 310 kexa eta salaketa jaso zituen Elebidek 2008an. Ia kexa guziei irtenbide egokia eman zitzaiela azaldu du gaur Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak.

Kexak helerazteko biderik erabiliena Elebideren webgunea izan zen (163 kexa). Erabiltzaileek posta elektronikoa (105 bider), telefonoa (28) eta posta arrunta (14) ere erabili dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.