Arnaldo Otegi Batasuneko kideak "elkarrizketa kriminalizatu nahia" ikusten du ERCko buruarekin sortu den polemikaren atzean, eta PPren Gobernuko kideek ere ETArekin hitz egin zutela gogorarazi du. Otegik adierazi duenez, "eredugarria" da Carod-Rovirak gauzak gertatu diren bezala kontatzeko izan duen ausardia. Otegik gehitu duenez, "elkarrizketa da bidea, Carod-Rovirak ere hala ulertu du eta lotsagarria da PPren eta PSOEren erantzuna".
PPri eta PSOEri biak ETArekin bildu direla gogorarazi die eta PPri eskatu dio berak besteei eskatzen dien moduan, esplika ditzala nola eta zertaz hitz egin zuen ETArekin. "Norekin bildu zen, non bildu zen, nola egin zuen kontaktu hori, zertaz mintzatu ziren eta gauza bat esan nahi diogu, gainera, argi eta garbi, gezurra da PPk ETArekin bildu zenean, soilik armak uztearen inguruko eztabaida eduki zuenik, hori gezurra da. Gezurra den bezala esatea PSOE Aljerian hortaz mintzatu zela. Hipokrita batzuk dira, gezurtero profesionalak dira", azpimarratu du Batasuneko kideak.
Erreakzioak
"Elkarrizketa kriminalizatu nahia" sumatzen du Otegik, eta PPri eta PSOEri ETArekin bildu zirela gogorarazi die
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu