Batasuna

"Elkarrizketa prozesuak" sortzeko dagokion ardura politikoa bere gain hartzeko eskatu dio Rafa Diezek PSOEri

2006ko urtarrilaren 19a
11:47
Entzun
Ezker abertzalearen jardun politikoa ilegalizatuz elkarrizketa eta konponbide prozesu bat eraikitzea "ezinezkoa" dela iritzi dio Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Baieztapen horretatik abiatuta, prozesu horiek sortu ahal izateko berari dagokion ardura politikoaren kargu egiteko eskatu dio Diezek PSOEri. "Elkarrizketa eta negoziazio prozesuak irekitzeko baldintza politikoen sorreran PSOEk dagokion ardura bere gain hartzeko unea da", azpimarratu du.

LABek idazkari nagusiaren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernande Grande-Marlaska epaileak hartutako erabakiak zuzen-zuzenean eragiten du balizko prozesu horren inguruko eztabaidan: "Debatean eta koiuntura politikoan eragiten du, aurretik Menajeneralaren zein CPGJ eta Auzitegi Goreneko presidente Hernandoren hitzaldien eragin zuten bezalaxe". Eragin ez ezik, aipatutako ekintza horiek guztiak "estatu kolpe faktoretzat" jo ditu Diezek. "Estatu demokratiko batean, ekintza eta adierazpen horiek erabaki politikoen aurkako estatu kolpea eragiteko faktore txiki gisa har daitezke", esan du.

Horren guztiaren inguruan, PSOEk "hausrnarketa handia" egin behar duela iritzi dio Diezek, osterantzean PPren "erritmo politikoaren" mende ibiliko delako.

Batasunaren aurka hartu berri diren neurrien inguruan EAJk agertu duen jarrera ere kritikatu du Diezek. Izan ere, Espainiako Estatuak beren aurka jo arren, gertatukoaren ardura Josu Jon Imazek Batasunari berari egotzi nahi izan diola salatu du, eta PSOEri ardura eta presioa kendu: "Hori ez da onargarria", azpimarratu du. Ildo horretatik, erantzuna ez dagokiola ezker abertzaleari bakarrik adierazi du LABeko idazkari nagusiak, "klase politiko, sindikatu, eta, oro har, gizarte guztiari baizik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.