Elur biziek 48 lagun inkomunikatuta utzi dituzte Aragoin, Panticosako bainuetxean

2009ko martxoaren 6a
17:40
Entzun
Bart elur biziek 48 lagun inkomunikatuta laga dituzte Panticosako bainuetxean (Aragoi, Espainia), eta oraindik ere handik atera ezinik daude.

25 langile eta 23 bezero daude bainuetxean harrapatuta, elur bizi batek A-2606 moztu egin duelako. Gainera, elur bizi gehiago gertatzeko arrisku handia dago, hain justu 5. mailakoa, eta hori dela-eta errepidea garbitzeko lanaak astelehenera arte atzeratuko dituzte. Bezero gehienek, gainera, astelehenera arte egina zuten beren erreserba.

Ez dago argi elurrak inkomunikatutakoen artean euskal herritarrik dagoen. Aragoiko Pirinioetan euskal herritar askok egiten dute lan ostalaritzan eta eski estazioetan, eta, halaber, bisitari gisa joan ohi dira hara. Halere, alerta kendu artean ezingo dira eskiatzera atera.

Aurten elurrak hirugarren aldiz utzi du inkomunikatuta Panticosako bainuetxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.