ERREAKZIOAK. Azkarate: "Modernitatea eta tradizioa uztartu zituen"

2008ko abenduaren 1a
18:04
Entzun
Miren Azkarate (Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua)

"Modernitatean sartzeko tradizioarekin hasi zen, eta biak uztartu zituen. Panorama musikalean egoten jakin du. Haren abestiak, bai tradizioari lotutakoak eta baita berritzaileak ere, gure artean egon dira, baita gazteen artean ere".

Markel Olano (Gipuzkoako ahaldun nagusia)

"Mikel Laboa joan da pertsonalki, baina hark euskarari eta kulturari egin dion ekarpena betiko geratuko da. Euskal gizarteak Laboa gogoan izango du betiko, Iparragirre, Txirrita edota Xenpelar bezala".

Odon Elorza (Donostiako alkatea)

"Bihotz-bihotzean sentitzen dut Mikel Laboa hil izana. Euskal musika eta kultura sakon-sakonetik berritu zituen. Kultur arloan erreferentzia izan da eta zen. Betetzeko zaila den hutsunea utzi du".

Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea)

"Euskara jakitea merezi duela erakutsi zuen Laboak, aberasgarria, modernoa eta aurrerakoia delako hori. Euskararekin gozaturazi egin digu".

Fermin Muguruza (musikaria)

"Kolpe handia da hau, eta denok ere hotza sentitu dugu. Belaunaldien arteko lokarria izan zen".

Juan Gorriti (eskulturgilea)

"Mikel ez da hil. Zerura bidean txoriak ondoan izango ditu".

Luis Llach (musikaria)

"Hunkituta nago. Euskal Herriarentzat gaurkoa dolu egun nazionala da". Katalunian Joan Baptista Humet abeslaria ere hil da (58 urte), sabeleko minbiziarekin, eta hura ere gogoratu du Llachek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.