Madonna (musikaria, AEB)
"Negar eta negar ari naiz Michael Jacksonen heriotzagatik. Beti mirestu izan nuen. Munduak bere kiderik handienetakoa galdu du, eta haren musika betiko geratuko da".
Lenny Kravitz (musikaria, AEB)
"Harengatik izan ez balitz, ez nintzateke egun egiten ari naizena egiten ibiliko. Inoiz ez da Michael Jackson bezalako talenturik izango. Aingeru ahotsa zeukan. Musika zen hura".
Paul McCartney (Beatle taldeko kide ohia, Erresuma Batua)
"Talentu askoko eta arima sentiberadun gizon-mutiko bat zen. Zorionekoa sentitzen naiz Michaelekin egon eta lan egin izanaz. Bere musika beti izango da gogoratua, eta elkarrekin eman genituen uneak zoriontasunez oroituko ditut".
Carla Bruni (Frantziako lehen dama eta abeslaria, Italia)
"Talentu asko zituen talentu bakarra zen. Bere ahotsa, abestiak eta presentzia faltan emango ditut".
Gloria Estefan (musikaria, Kuba-AEB)
"Pop-aren erregea beti biziko da nire bihotzean, ahaztezina eta betierekoa izango balitz bezala. Gaur Michael Jacksonek gure munduan utziriko gauza onak soilik gogora daitezke".
Quincy Jones (Thriller Michael Jacksonen bideokliparen ekoizlea)
"Jota nago, ez nuen espero heriotza. Guztia zeukan Jacksonek: talentua, grazia, profesionaltasuna eta dedikazioa".
Nelson Mandela Fundazioa
"Michael Jacksonen galera asko sentituko dute mundu guztian bere jarraitzaileek. Artista bakarra eta harrigarria zen, munduan milioika jarraitzaile liluratu zituena. Bere musika eta Hegoafrikarekiko zeukan maitasuna beti oroituko ditugu".
Gordon Brown (Erresuma Batuko lehen ministroa)
"Oso albiste tristea da Erresuma Batuan eta munduan zituen jarraitzaile guztientzat".
Frederic Mitterrand (Frantziako Gobernuko Kultura ministroa)
"Denok dugu Michael Jacksonetik pixka bat. Musikaren eta ikuskizunaren jeinua zen".
ERREAKZIOAK. Madonna: "Munduak bere kiderik handienetakoa galdu du"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu