Erreakzioak

ERREAKZIOAK / Sharon: "Honek aldaketa historikoa ekar dezake"

2004ko azaroaren 11
16:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Nazioarteko agintariak segituan hasi dira Arafaten heriotzaren aurrean beraien dolumina azaltzen.

Israelgo Lehen Ministro Ariel Sharonek esan duenez, "azken gertaerek aldaketa historikoa ekar dezakete". Sharonek ez du Arafaten izena haipatu ere egin.

Palestinako aginte berriari "beraien lurraldetik ekiten duen terrorismoarekin" amai dezatela eskatu die Israelgo agintariak. "Itxaropena dut, buruzagitza berriak ulertuko duela gure harremanetan aurrera egitea eta gure arazoen konponbidea, terrorismoaren amaieraren menpe dagoela, lehenik".

Israelgo Justizia ministroaren gorrotoa

Israelek ez duela Arafaten heriotzaren inguruan ohar ofizialik aterako jakinarazi du, baina Ministro batzuk hasi dira beren iritzia ematen. Israelgo Justizia Ministo Yosef Lapidek argi esan du Arafat "gorroto" zuela. Esan duenez, gorroto hori ez da pertsonala; "israeldar askoren heriotzaren erruduna zelako eta pake prozesua oztopatu zuelako" gorroto zuela esan du.

Bush: "Palestinarrek beraien helburuak betetzea espero dugu"

AEBetako presidente Georde Bushek honakoa esan du: "Herri palestinarrari etorkizunak bakea ekartzea, eta beraien helburua den Palestina independientea, demokratikoa eta baketsua eskuratzea espero dugu".

Orain, agintearen transizioan laguntza emateko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.