Erresuma Batuan Gordon Brownen etorkizun politikoa erabakiko dute gaur

2009ko ekainaren 4a
09:32
Entzun
Europako Parlamenturako hauteskundeekin batera udal bozak dituzte egitekoak gaur Erresuma Batuan. Diputatuen gehiegizko gastuen auziak sortu duen polemikak Gordon Brown lehen ministroaren alderdiari zenbateraino eragin dion argitzeko balioko dute horiek; gobernuburuaren etorkizun politikoa erabakitzeko erabakigarriak izango dira, beraz. Inkesten arabera, laboristak jasoko dute kolpe gogorrena, ez bakarrik gastuen polemikagatik, baita ekonomia krisiaren aurrean Gobernuak egin duen kudeaketagatik ere.

Brownen gobernuan gauzak ez doazela ondo kontu jakina da, hala ere. Atzo bertan, besteak beste, Hazel Blears Komunitateetako ministroak dimisioa eman zuen, gastuen auziagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.