Espainiako Justizia ministroak dio alderdi bat legez kanpo uzteko frogak behar direla

2007ko otsailaren 21a
18:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Justizia ministro berriak gaur egin du Kongresuan bere lehen agerraldia eta, EHAKri buruz PPk egindako galdera eta eskakizunei erantzunez, esan du alderdi bat legez kanpo uzteko "frogak" behar direla, "ez balorazioak". Dena dela, jakinarazi du "legezko neurri denak" hartuko dituela "Batasunarekin harremana duen edozein alderdi legez kanpo uzteko".

Algen Acebes PPko buruzagiak adierazi du EHAK legez kanpo uzteko "arazoa" ez dela "susmo falta, baizik eta borondate eza".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.