Estatutu Berrirako Proposamena Euska Herri osora zabaltzea eskatu dio ELAk Ibarretxeri

2005eko urtarrilaren 13a
14:25
Entzun
ELAk eskaera garbi bat egin dio EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxeri: "Estatutu Berrirako Proposamena Euskal Herri osora zabaltzera". Sindikatuaren arabera, "ezinbestekoa da autodeterminazio eskubidea defendatzen duten alderdien arteko akordio bat lortu eta Euskal Herri osora zabaltzea. Hori egingo ez balitz, egitasmoaren garapena eta bideragarritasuna auzitan jarriko litzateke". ELAk Sozialista Abertzaleak iragan abenduaren 30eko bozketan izandako jarrera goraipatu du, "marko politiko berriaren eztabaida herritarrengan uzten duelako". PSOEk eta PPk gogor kritikatu dute Gasteizko Legebiltzarreko erabakia. ELAren ustez, "jarrera hori espero zitekeen. Bi alderdi horiek ardura falta nabarmena dute gatazkaren konponbidea bilatzeko orduan, eta dituzten gabezia demokratikoak zarata eginez estali nahi dituzte". Azkenik, armak uztea eskatu dio ELAk ETAri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.