Erreakzioak

ETAren azken komunikatua "antzua eta errepikakorra" dela adierazi du Azkaratek

2004ko urtarrilaren 16a
12:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Miren Azkaratek, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile bezala egindako lehenengo agerpen publikoan, ETAren azken komunikatua "antzua eta errepikakorra" dela adierazi du, "ETA bera den bezalaxe". Azkaratek, ez dutela ametituko ETAren"tutoretzarik edo txantaiarik" azaldu du. "Ez dugu onartzen inork, eta are gutxiago ETAk, esaterik nola pentsatu behar dugun, nolako koalizioak osatu behar diren hauteskundeetarako edo zer bozkatu behar dugun".ETAri desagertzeko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak, erakunde armatua "inoiz baino bakartiago eta inoiz baino urrunago dagoelako euskal gizartearen errealitatetik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.