ETAri armak uzteko eska diezaiola galdegin dio Otegiri PSOEko idazkari nagusiordeak

PSOE Espainiako alderdi sozialistako idazkariorde Jose Blancok adierazi duenez, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia kartzelatik ateratzeak ez du esan nahi Espainiako Gobernuak eta ETAk elkarrizketa prozesua berreskuratuko dutela. "Ez dago berreskuratzeko aukerarik", nabarmendu du.

2008ko abuztuaren 30a
18:07
Entzun
PSOE Espainiako alderdi sozialistako idazkariorde Jose Blancok ez du asko itxaron Arnaldo Otegi Martuteneko (Donostia) espetxetik aske ateratzea, honi eskaera helarazteko: ETAri "armak betiko uzteko" eska diezaiola galdegin dio Otegiri.

Blancok adierazi duenez, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia kartzelatik ateratzeak ez du esan nahi Espainiako Gobernuak eta ETAk elkarrizketa prozesua berreskuratuko dutela. "Ez dago berreskuratzeko aukerarik", nabarmendu du.

"ETArekin elkarrizketa guztiz amaituta dago, eta ez dago berreskuratzeko inolako aukerarik", azaldu du PSOEko buruzagiak. "Aukera bakarra ETAk armak uztea" izango litzateke, bere ustez.

Blancoren ustez, Batasunako bozeramaile ohiak egin behar duena "ETA talde terroristari behin-betiko armak uzteko konbentzitzea" da.

Otegi kartzelatik atera izanaz mintzo, PSOEko idazkariordeak ez du iritzirik eman nahi izan. "Justizia errespetatzen dugu, eta, hortaz, sozialistok ez dugu Justiziak jarri dion kondena bat bete ondoren kalera atera den pertsona baten gaineko iritzirik emango", azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.