Euskal presoen aldeko ekitaldia egingo dute larunbatean Donostiako Belodromoan, 17:30etik aurrera, Jare! ekimenak antolatuta, eta Etxerat presoen senideen erakundeak dei egin du bertara joateko. Egoera larria dela-eta, "mobilizazioa eta protesta" ezinbestekotzat jo ditu.
Euskal Herriko kultur eta kirol arloko hainbat lagunek sortu zuten duela zenbait aste Jare! ekimena. Larunbateko ekitaldian, dantzaz, bertsoz, musikaz, txalapartaz, poesiaz eta hitzez "benetako amnistia, amnistia osoa eta egiazko askatasuna" ozen eskatuko dituztela jakinarazi dute. "Aldarria ahots ozen bihurtu nahi dugu".
Jare! ekimeneko sustatzaileak
Onintza Odriozola. Dantzaria.
Fito Rodriguez. Idazlea.
Jokin Uranga. Bertsolaria.
Ion Maia. Bertsolaria.
Haritz Larrañaga. Surflaria.
Jon Urruxulegi. Idazlea.
Joxe Austin Arrieta. Idazlea.
Ramon Agirre. Aktorea.
Mikel Aranburu. Futbolaria.
Mikel Labaka. Futbolaria.
Gari Uranga. Futbolaria.
Xabier Amuriza. Bertsolaria.
Jokin Elortza. 6 urte taldeko abeslaria.
Eneritz Gorrotxategi. Ene bada taldeko musikaria.
Itziar Ituño. Aktorea.
Sonia Gonzalez. Idazlea.
Etxe. Musikaria.
Oier Mendizabal. Pilotaria.
Eider Rodriguez . Idazlea.
Lander Garro. Idazlea.
Andoni Sarriegi. Idazlea.
Iratxe Retolaza. Idazlea.
Amets Arzallus. Bertsolaria.
Ekaitz Maiz. Eskalatzailea.
Gorka Karapeto. Eskalatzailea.
Mikel Zabalza. Alpinista.
Miren Ziga. Munduko sokatira txapelduna.
Onintza Enbeita. Bertsolaria.
Sustrai Colina. Bertsolaria.
Mikel Urkola. Idazlea.
Etxeratek dei egin du larunbatean Donostiako Belodromora joateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu