Europako hainbat gazte erakundek Bildu legeztatzeko eskatu dute

2011ko maiatzaren 5a
22:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herriko eta Europako hainbat gazte erakundek bost puntuko adierazpena sinatu dute gaur, eta Bilduren legez kanporatzearen aurrean desadostasuna adierazi dute. "Europan gertatu diren eztropozu demokratikorik handienaren aurrean gaudela argi dugu, hiritarren oinarrizko eskubideak ezeztatzen dituenak, hauen parte hartze politikoa erabat murriztuz". Hogeita bost erakundetik gorak sinatu dute, eta adierazpenean diote horrelako gertakariek "Euskal Herria demokrazian, bakean eta hiritarren askatasunean oinarritzen ari den aldaketa prozesua" oztopatzen dutela. Bide batez, hiritarren gehiengoak Bildu legeztatzea nahi duen moduan, gazteen gehiengoaz ere koalizioa hauteskundeetan egotea nahi duela nabarmendu dute.

"Guri dagokigunez, argi utzi nahi dugu pertsona guztiontzako giza eskubide guztiak, eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezelaren eskaera argi egiten dugula. Honekin batera, hemen gauden guztiok, eta ordezkatzen ditugun gazte erakundeek, gure helburuak lortzeko, soilik bide politiko eta demokratikoen erabileraren aldeko konpromezu irmoa adierazten dugu". Gainera, Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak erabili dituzten argudioei erreparatuz, GaztEHerria erakundea legezkoa dela azpimarratu dute, eta horren oinarrizko zutabeetako bat euskal gazte guztien giza eskubide, politikoen eta zibilen defentsa dela.

Sinatzaileak

Euskal Herrikoak: Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Alternatiba Gazteak, Iratzarri, CJC (Euskal Herriko Kolektiboak) Gazte Komunikstak, EGI eta EGK

Europakoak: JERC, JNC, Juventudes Andalucistas, Chobentu Aragonesista, Galiza Nova, Darreu, JEN-PSM (Joves d'Esquerra Nacionalista) Bloc Jove, EFAY, Partit Occitan, Bretainiako Batasun Demokratikoa, Rainbow-ko Gazteria, Partito Sardo D'azione (PSD'A), Juventud Valdotaine, Liga Fronte Veneto, SNPko Gazteria, Cymru X, Kernow X eta N-VAko Gazteria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.