Niko Moreno ezker abertzaleko kidea Belgika aldean dabil euren proiektu eta antolamendu eredu berriari buruzko azalpenak ematen. Atzo Flandriako Legebiltzarrean izan zen: Vlaams Parlementeko kanpo aferetako batzordeko bi kiderekin bazkaldu zuen, eta ondoren Senatu Federaleko kanpo aferetako batzordeko lehendakariarekin biltzeko aukera izan zuen.
Gaur 14:00etan Europako Legebiltzarrean agerraldia egin du Morenok, Bruselan, hainbat europarlamentarirekin batera -besteak beste, Sinn Feineko eta Kortsikako bat zeuden-. "Europako erakundeek ezin diote muzin egin Euskal Herrian gertatzen ari denari, ezin dute bestaldera begiratu. Urrats sakonak eta zintzoak ari gara ematen, eta, azken batean gauza sinple bat eskatzen dugu: aitortza", esan du Morenok.
Europako zortzi europarlamentarik Sortu alderdi politiko berria legeztatzeko eskatu diote Espainiari.
Europako Parlamentuan, proiektu eta antolamendu eredu berria aurkezten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu