Maite Diaz Heredia preso ohiaren etxeari eraso egin diote gaur. 06:50ak aldean, bere Gasteizko etxera hiru botila bota dituzte ezezagunek. Euskal presoak Euskal Herria lelodun maindirea zuen leihora bota dituzte boteilak, eta leihoa hautsi egin dute.
Askatasunak salatu duenez, erasotuak Udaltzailgora joan dira erasoa salatzera, baina Udaltzaingoa ez da etxea ikustera joan.
"Gerra zikinaren" baitan kokatu du erasoa, Askatasunak.
Euskal preso ohi baten etxera hiru botila jaurti dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu