Goranzko bidean jarraitzen du euskaltegietako ikasleen kopuruak. 2009tik 2013ra artean jaitsiera handiak izan zituzten —%20 bueltakoak—, eta iaz hasitako goranzko bidea berretsi dute aurtengo datuek. Iaz baino %2,9 ikasle gehiago ari dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegietan, Jaurlaritzak emandako datuen arabera.
875 ikasle gehiago
Datua “bikaina” dela nabarmendu du Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Udan ere euskaltegietan euskara ikasteko aukera badela berretsi du. “Denok irabaziko genuke beste milaka batzuk gehituko balira”.