Euskaltel

Euskalteleko buruei bonusetako 26 milioiak inbertitzeko eskatu die Tapiak

xabier martin
2021eko martxoaren 30a
17:49
Entzun

MasMovilen operazioak 26 milioi euroko gainsariak ekarriko dizkie Euskalteleko zuzendaritzako kideei, neurri handienean Jose Miguel Garcia kontseilari ordezkariari eta Xabier Iturbe presidenteari; ez operazio berak, baizik eta hark eragin duen Euskaltelen akzioaren kotizazioaren igoerak. Bada, Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak eskatu die enpresaburuei
—30 kide baino gehiago dira zuzendaritzan— bonus horiek enpresan bertan inbertitzeko, edota MasMovilek Euskaltelen sarea ustiatzeko sortuko lukeen enpresa berrian, hura sortuko balu. Eusko Jaurlaritzak berak ez du baztertu zuntz optikoko sarea ustitzeko MasMovilen balizko sozietate berrian parte hartzea.

Egun hauetan kritika gogorrak jasotzen ari da Gasteizko Gobernua MasMovilen operazioa ekiditeko ez duelako oztoporik jarri, oposizioko alderdi politikoez gain, Bilboko Merkataritzako Ganberak berak egindakoak, esaterako.

2015eko gainsariak

Euskaltel burtsaratu zutenean, 2015ean, hautsak asko harrotu zituen bonusen auziak. Orduan, 44 milioi euroko sariak eraman zituzten zuzendaritzako kideek, Alberto Garcia Erauzkin presidentea buru zela, eta kritika andanaren ostean, Eusko Jaurlaritzak berak diru hori Euskaltelen berriro inbertitzeko eskatu zien. Presio horrek arrakasta izan zuen: Garcia Erauzkinek iragarri zuen inbertitzeko konpromisoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.