Guardia Zibilak gaur bost urte itxi zuenEuskaldunon Egunkaria, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmoren aginduz, eta Eusko Jaurlaritzak gaur ere orduko gertaera salatu egin du. Horretaz gain, "beste behin auzibidea itxi dadila eskatu nahi du", esan du gaur atera duen agirian. "Izan ere, bertan behera uzte horrek, legearen aplikazio zuzena izateaz gain, inoiz gertatu behar ez zen bultzada politiko baten ondorioz zabaldutako auzia zuzentzea bailekarke".
Euskaldunon Egunkaria-ren auzia "herri demokratiko batean inoiz gertatu behar ez zen jokamoldearen adierazpen garbia" dela dio jaurlaritzak. "[Espainiako] Estatuaren aginte guztiak baliatu zituzten Euskadiren kontra eta aginte politikoak, era ez demokratikoan, Aginte Judiziala baldintzatu eta erabili zuen. "Justiziaz kanpoko aurre juzkuetatik jokatu zen, ez bakarrik pertsonen aurka, baita egunkari baten kontra ere, hasieratik erruduntzat joz".
Eusko Jaurlaritzak 'Egunkaria'-ren auzia ixteko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu