Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak argi eta garbi utzi du alderdi horrek ez duela inolako asmorik astelehenean ezker abertzalearen alderdi berriaren aurkezpen ekitaldian izateko, "lana eta ahalegina" haiek egin behar dutela uste baitu: "Haiek dira demokrazian jokatu nahi dutela frogatu behar dutenak; ez dute inoren bermerik behar eta guk ez daukagu keinu berezirik zertan egin. Eurek dute pilota teilatuan", esan du Radio Euskadin.
Alderdi berria legezkoa izango den edo ez erabakitzea "demokraziari eta auzitegiei" dagokiela erantsi du, oraindik ETAren indarkeria ez dutela esplizituki arbuiatu argudiatuta. "Iragarri dute zerbait esango dutela, baina ez dakigu zer esango duten. Nolanahi ere, kalitate label moduko hori demokraziak eman behar du; hemen gauden guztiok igarotako iragazki hori haiek ere pasa beharko dute. Eta irizten bada ez dela aski, auzitegiek aztertu beharko dute diotena eta egiten dutena nahikoa den legeztatzeko", esan du.
Ezker abertzalearen alderdi berria legezkoa den "demokraziak eta auzitegiek" erabaki beharko dutela dio Pastorrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu