Su-etena

Ezker Batuaren ustez sei hilabete "epe zuhurra" da alderdien mahaia osatzeko

2006ko martxoaren 25a
19:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Sei hilabete "epe zuhurra eta arrazoizkoa da" Mikel Arana EB-Berdeetako bozeramailearen ustez normalizazio politikorako alderdien mahaia osatzeko. Aranaren ustez "ulertzekoa" da PSOEk denbora gehiego eskatzea baina ohartarazi du ezin dela etengabe atzeratu sozialisten "beldurragatik". Aranaren ustez, PSOE beldur da alderdien mahaien "erabakitzeko eskubidea ordenemandu juridikoan barneratzeari buruz" hitz egin daitekeelako.

Aranaren ustez sei hilabetetan alderdien mahaiaren funtzionamenduaren metodologia adostu beharko litzateke. Baita solaskideak zeintzuk izango diren erabaki eta epeak zehaztu ere. Urte erdia pasa ostean mahai hori osatuko ez balitz "betoa ezarri nahi duten alderdiak daudela esan nahiko luke" EB-Berdeetako bozeramailearen hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.