atzoko saioa

Eztabaidako hamar une

jon ordonez garmendia
2017ko irailaren 7a
13:57
Entzun

Askorako eman zuen atzo Kataluniako Parlamentuko saioak. Eztabaidak, txaloak, abesti bat eta sinbolismo handia. Tartean txioak ere ez ziren falta izan. Hauek dira hamar une esanguratsuenak:

-Gai ordenaren aldaketa. Mahaia 09:00etan bildu zen, Junts pel Si-k eta CUPek eskatzeko Erreferendumaren Legea eguneko gai ordenan sartzeko. Eskaera jaso eta berehala, Carme Forcadell parlamentuko presidenteak Espainako Epaitegi Konstituzionaleko epaileak errekusatu zituen, Espainiako Gobernuaren beste adar bat dela argudiatuta.

-Lehen bozketa. 13:30ean bozkatu zuten gai ordena aldatzea: 72 boto alde (JxSI), 60 kontra (Cs, PSC, PP eta CSQEP) eta hiru abstentzio. Ondoren, legea tramite parlamentariorik gabe bideratzea onartu zuten.

[YouTube]https://youtu.be/owTBSOE9uA4[/YouTube]

-Tentsioa Forcadellekin. Cs, PSC, PP eta CSQEP-ek forma kontuei heldu zieten Erreferendumaren Legearen eztabaida katramilatzeko. Tentsio uneak izan ziren Carme Forcadellekin. Euren eskubideak urratzea leporatu zioten. Forcadellek tinko eutsi zion presioari.

[YouTube]https://youtu.be/CvoBPXZ4kW0[/YouTube]

-Madrilen erantzuna. Erreferendumerako legea onartu eta berehala, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak iragarri zuen legea bertan behera de facto uzteko eskatu ziola Epaitegi Konstituzionalari. Gainera, Parlamentuko Mahaiko kideen aurkako neurriak iragarri zituen.

[YouTube]https://youtu.be/9v4DtyCXE44[/YouTube]

-Eztabaida CSQEPen. Lluis Rabell Catalunya Si Que Es Pot-eko presidenteak hitza hartu aurretik, Podemeko hiru diputatuek hitzartzea koalizioko kideen artean banatzea eskatu zuten. Joan Coscubielak (ICV), ordea, ez zien aukera eman, nahiz eta mahaitik azaldu dioten bi txandatan banatu zitekeela. Haserre, Rabellek taldearen txanda hartu zuenean Podemeko hiru kideek legebiltarra utzi zuten. Azkenean, Anna Gabriel CUPeko bozeramaileak hitza hartzeko txanda eman zion Albano Dante-Fachin Podemekoari. "Urriaren 1ean ikusiko dugu elkar", esan du horrek.

-Cs, PSC eta PPko diputatuek legebiltzarra utzi zuten Erreferendumaren Legea bozkatu aurretik. Haserrealdi betean, Ciudadanoseko diputatu batek parlamentuko saioak jarraitzeko telebista itzali zien prentsa aretoan zeuden kazetariei.

-Espainiako banderak. PPkoek Kataluniako eta Espainiako banderak utzi zituzten beren eserlekuetan. Angels Martinez CSQEPeko diputatua (Podemekoa) altxatu egin zen, eta Espainiakoak kendu zituen. Forcadellek ohartarazi egin zuen, "mesedez" esanez, baina banderak ez ziren eserlekuetara itzuli. Pablo Iglesias Podemoseko idazkariak barkamena eskatzeko eskatu dionean erantzun dio bere bandera ez dela hori, Espainiako Errepublikaren bandera baizik.

-Bozketa. Azkenean, 21:45ean bozkatu zuten Erreferendumaren Legea. 83 diputatu zeuden ganberan, eta 72k eman zuten baiezko botoa. CSQEPeko 11 diputatuak abstenitu egin ziren. Alde bozkatu zuten Junts Pel Si-koek, CUPekoek eta Germa Gordok, JxSIren taldetik bota eta talde parlamentariorik ez duen diputatuak.

-Els Segadors. Bozketaren ondoren diputatuek Els Segadors Kataluniako ereserki nazionala abestu zuten

-Sinadura. Kataluniako Generalitateak gauerdia baino lehen sinatu zuen urriaren 1eko kontsultara deitzeko dekretua. Carles Puigdemont presidenteak eta gobernua osatzen duten kontseilari guztiek sinatu zuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.