Fernandez Diaz: "Dispertsio politikari buruzko hausnarketa egingo dugu ETA desegiten bada"

2014ko irailaren 21a
12:08
Entzun 00:00:0000:00:00

El País egunkariari eskainitako elkarrizketan egin ditu adierazpenok Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak. Haren esanetan, "talde terrorista da dispertsioa amaitzeko prozesuan presoek duten oztopo handiena".

Barne ministroaren iritziz, ETA "hilzorian" dago, "baina ez hilik eta are gutxiago lurperatuta". "Aparatu politikoa soilik geratzen zaie, eta haren helburu nagusia da presoak Euskal Herrira gerturatuaraztea edo aske uztea lortzea".

Bestetik iragarri du ziurrenik urte bukaeran aldatuko dutela legea Frantzian egindako espetxealdia kontuan hartu dadin, Espainian akusazio beragatik jarritako zigorra betetzeko garaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.