Finala zuzenean kontatu du BERRIA.INFOk, Twitter bidez

2009ko maiatzaren 13a
00:07
Entzun 00:00:0000:00:00
BERRIA.INFOk gaur Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalaren kontakizuna zuzenean egin du, Twitter sistema erabilita. Sustatu.com-ek ere bai, elkarlanean. BERRIAren webguneak atzo zortzi ere erabili zuen modu hori Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeko inbestidura saioan, eta egun horretan ohi baino bi mila bisita gehiago eduki zituen. Denera, ia hamabi mila. Finala 22:00etan hasi da, eta BERRIA.INFOk eta Sustatu.com-ek ordubete lehenago ekingo diote zereginari. Zuzeu.com-en ere ikusi ahal izan da kontakizun hori.

BERRIA.INFOk Valentziatik bertatik egindako bideoak jartzen ari da webgunean. Julene Larrañaga bideo egilea dago han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.