Finala zuzenean kontatuko du BERRIA.INFOk, Twitter bidez; bideoak ere igoko ditu

2009ko maiatzaren 12a
13:53
Entzun 00:00:0000:00:00
BERRIA.INFOk bihar Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalaren kontakizuna zuzenean egingo du, Twitter sistema erabilita. Sustatu.com-ek ere bai, elkarlanean. BERRIAren webguneak lehengo asteartean ere erabili zuen modu hori Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeko inbestidura saioan, eta egun horretan ohi baino bi mila bisita gehiago eduki zituen. Denera, ia hamabi mila. Finala 22:00etan hasiko da, eta BERRIA.INFOk eta Sustatu.com-ek ordubete lehenago ekingo diote zereginari.

BERRIA.INFOk Valentziatik bertatik egindako bideoak ere jarriko ditu webgunean. Julene Larrañaga bideo egilea dago han, eta dagoeneko bat igo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.