Fukushiman bi fusio partzial izan direla baieztatu dute

2011ko apirilaren 19a
17:34
Entzun

 

Japoniako Segurtasun Nuklear Agentziak baieztatu duenez, Fukushimako zentral nuklearreko lehen eta hirugarren erreaktoreetan fusio partziala gertatu da. Gainera, erregaia hondatuta egon litekeela azaldu du, Jiji albiste agentziak zabaldu duenaren arabera. Bigarren erreaktorean ere teknezio-99 atzeman dute, erregai barra fusionatzen denean askatzen den elementua. Ondorioz, hori ere kaltetuta egon litekeela uste da. Kaltea zenbatekoa den, ordea, ez dute neurtu oraindik. Bigarren erreaktoreko ur biltegian erabilitako 615 barra daude, eta kanpora ur kutsatua filtratzen hasi dira.

Martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak eragin dituzten kalteen lehen baieztapen ofiziala da gaur eman dutena. Biharamunean jada ohartarazi zuten, zesio erradiaktiboa atzeman ondoren, erregai barrak kaltetuta egon zitezkeela. Astelehenean AEBetako bi errobot gerturatu ziren erreaktoreetara, langileak gerturatzeko moduko baldintzak ote zeuden neurtzera.

Yukio Edano Japoniako lehen ministroak, ordea, fusio erabatekoa izateko arriskua dagoela ukatu du; ez behintzat erreaktoreak hozteko lanak jarraitzen duten bitartean. "Lehengo egoerarekin alderatuta egoera egonkorra dela esan dezaket; maila batera arte hoztea lortu dugu. Hozten jarraitu badezakegu, fusio erabatekoa gertatzea ezinezkoa da", esan du Edanok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.