Gaizka Larrinaga aske utzi dute

2009ko abenduaren 16a
17:06
Entzun
Gaizka Larrinaga bilbotar presoa atzo utzi zuten libre, bi urteko espetxe zigorra osorik bete ondoren. 2007ko abenduan espetxeratu zuten beste bost gazterekin batera, Espainiako Auzitegi Nazionalak aurrez egina zuten akordio bat hautsi ondoren. Espetxe zigorra eskatzen zutenentzat, inputatuek egitate batzuk onartuz gero hainbat proposamen egin zizkien auzitegiak, eta Larrinagari bi urteko espetxe zigorra ez betetzeko eskaintza egin zioten.

Guardia Zibilak 2004ko azaroan atxilotu zuen Bizkaian, eta torturak salatu zituen. 2004 eta 2005 urteetan Guardia Zibilak Baltasar Garzon epailearen aginduz Bizkaian egindako sarekada izan zen 2007an atxilotu zuteneko abiapuntua. ETArekin zerikusia izatea egotzita 13 gazte atxilotu zituen Guardia Zibilak, asteak iraun zituen polizia operazioan. Batik bat Bilbon atxilotutako gazte kopuru handia eta atxilotuek salatutako torturak izan ziren auziaren ezaugarri nagusiak.

Bi urteotan A Lamako espetxean eduki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.