Atxiloketak

Garate estraditatzeko eskatuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Gainerako hiru atxilotuei euroordena aplikatu zain egongo da

2004ko otsailaren 11
16:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auziegi Nazionaleko Fiskaltzak Frantziako Poliziak herenegun Cognacen atxilotutako Luis Enrike Garate estraditatzeko eskatuko du. Fiskaltzaren arabera, 1984an eta 1986an ETAk egin zituen hiru erasorekin zerikusia izan zuen Garatek, eta horretan oinarritu du eskaera. Zehazki, 1984an Durangoko (Bizkaia) Guardia Zibilaren kuartelaren kontra lehergailuekin egin zuten atentatuan, eta 1986an Espainiako Armadako koronel Jose Maria Picatosteren hilketan zein urte berean Luzio Aginagalde enpresaburuaren bahiketan parte hartu izana egoten dio Auzitegi Nazionalak Garateri.

Aitzitik, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du Garaterekin batera atxilotutako Ibon Elorrietaren eta gaur atzemandako Jon Kepa Preciadoren eta Jon Gonzalezen estradiziorik eskatuko. Izan ere, hiru lagun horiei leporatzen dizkieten delituak 1993ko azaroaren 1az geroztik egindakoak dira, eta, ondorioz, martxoaren 16an euroordena indarrean sartzen denean, estradizio eskaerarik gabe, hirurak zuzenean Espainiara eramateko eska dezake Fiskaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.