Garzonek Albisu berehala entregatzea eskatu du

2004ko urriaren 8a
15:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Mikel Albisu berehala entregatzeko euroorden bat bidali dio Frantziako Justiziari. Garzonek leporatzen diona "talde armatuko kide" izatea eta "ETA-EKINeko arduradun nausia" izatea da.

Lege aldaketa

EFE informazio agentziak esan duenez, Frantziak legea aldatu dezake. Izan ere, "talde armatuko kide" izatearen parekoa da Frantzian "gaizkile taldeko kide" izatea. Frantzian zigorra betez gero, ezingo lukete Albisu Espainian berriz epaitu. Beraz, EFE informazio agentziak esan duenez, Frantziak legea aldatu dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.