Garzonek dio EAE-ANVren jarduera eteteko zantzuak "nabarmenagoak" direla gaur

2008ko maiatzaren 8a
21:48
Entzun
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen ustez, EAE-ANVren jarduera politikoa eteteko dituen zantzuak "nabarmenagoak" dira gaur egun, "eta egonkortu egin dira". Hala dio gaur atera duen autoak. Otsailean eten zuen ANVren jarduera Garzonek, hiru urterako, eta defentsak neurri hori atzera botatzeko eskatu zion. Epaileak gaur jakinarazi die bere horretan segitzen duela. EHAKren jarduera ere eten zuen orduan.

Haren ustez, bi alderdiok "Batasunaren tresna" dira, "eta honen zerbitzura egoteko helburua daukate". ANVk ETArengandik "aldentzeko aukera" izan arren, ez du halakorik egin, epailearen iritziz, eta azkeneko asteetan udaletxeetan EAJko eta PSE-EEko zuzendaritzek hitzartutako mozioak baztertu izana aipatu du adibide bezala.

Defentsak Kepa Bereziartua ANVko presidentearen, Alazne Arozena apoderatuaren eta Antxon Gomez idazkari nagusi izandakoaren inputazioa baztertzeko ere eskatu zion, baina baztertu egin du eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.