Gasodi bati eraso diote Sinai penintsulan

2011ko otsailaren 5a
12:47
Entzun
Jordaniara eta Israelera gasa eramaten duen gasodi bati eraso eta leherketa eragin dute Egiptoko Sinai penintsulan. Ondorioz, sua piztu da gasodiaren zenbait puntutan eta horiek guztiak itzaltzeko ahaleginean ari da armada. Iturri batzuen arabera, eraso horren ondorioz Israelerako gas garraioa eten da; beste batzuek, aldiz, Jordaniakoari soilik eragin diola diote. Halaber, ez dago argi nork egin duen erasoa. Nolanahi ere, egunotan Egipton Hosni Mubarak presidentearen aurka egiten ari diren protestekin izango luke zerikusia.

Egipto ez da gas esportatzaile handia, baina lehertu duten gasodia garrantzi handiakoa da hain zuzen ere, erregaia Jordaniara eta Israelera bideratzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.