Gehiengo soila beharko du Puigdemontek

jon olano
2016ko ekainaren 8a
18:13
Entzun

Bada aldea konfiantza mozioaren eta zentsura mozioaren artean. Konfiantza mozioa gobernuko presidenteak berak aurkez dezake, parlamentuari galdetzeko karguan jarraitzeko adina babes duen. Puigdemontek nahikoa izango du aldeko boto gehiago eskuratzea kontrako botoak baino.

Egungo banaketarekin, oposizioko indarren baten babesa beharko luke Puigdemontek. Junts Pel Si-ren 62 diputatuen babesa izango du, baina Ciutadans, PSC, PP eta Catalunya Si que es Potek 63 legebiltzarkide dituzte. Hortaz, CUPen hamar parlamentaritatik gutxienez biren babesa beharko luke presidenteak.

Kontrako boto gehiago jasoz gero, gobernuburuak kargua utzi beharko luke, eta parlamentuak beste presidente bat aukeratu beharko luke.

Bestelakoa da zentsura mozioa. Gutxienez bost diputatutatik batek edo bi taldek propopsatu beharko lukete mozioa, beste presidentegai bat aurkeztuz. Mozioak aurrera egiteko, parlamentuaren gehiengo absolutuaren babesa beharko luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.