"Euskal autogobernuaren giltzak" PSE-EEkPPri eman dizkiola adierazi du Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak. “Nahiz eta PSE-EEk behin eta berriz esan duen ez duela PPrekin akordiorik egingo". “Gezurra eta koherentzia falta” politikan, garesti ordaintzen direla ohartari du Ortuzarrek.
Beraz, PP eta PSE-EE alderdien arteko akordioaren oinarriaren koherentziak eta filosofiak hogeita lau ordu iraun duela adierazi du EAJko BBBko presidenteak. Bere ustez, bi alderdien arteko akordioaren lehen asmoa Legebiltzarreko presidentea boto gehien jaso dituen hautagaia izatearekin haustea da.
Gainera, hitzarmenarekin “trantsizio garaitik gaur arte indarrean egon den arau demokratikoenetako bat eta herriaren borondatea zinez errespetatzen zuena urratu egin da”, Ortuzarren aburuz. “Trikimaina bat egin dute Eusko Legebiltzarrean gehiengoa duen alderdiari presidentetza kentzeko”.
"Gezurra eta koherentzia falta" politikan garesti ordaintzen direla ohartarazi du Ortuzarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu