Apirilaren hasieratik alderatuz gero, jarduera ekonomikoak gora egin du Gipuzkoan. Adegik egndako inkestaren arabera, hamar enpresatik ia zazpi zeuden guztiz edo partzialki geldirik hilabetearen hasieran, eta hamarretik lau baino gutxiago diira orain.
Apirilaren 20an bidali zien galdeketa Adegik bere bazkideei, eta 364 erantzun jaso ditu. 22.000 lagun enplegatzen dituzten enpresak dira —Gipuzkoako sektore pribatuko langileen %10—. Industriako enpresak dira %56, zerbitzuetakoak %37, eta eraikuntzakoak %7.
Inkesta erantzun duten enpresen %10 erabat geldi daude —enpleguen %4 dituzte—; apirilaren hasieran %28 ziren —enpleguen %28—. Horrek esan nahi du enpresa txikiak direla geldirik dauden gehienak.
Beste %27,5ek —enpleguen %41ekin—, berriz, jardueraen zati bat dute etenda; hilabetearen hasiera %42 ziren —enpleguen %55—.
Adegik dio hamar enpresatik seitan lanaldi arruntarekin ari direla lanean, horietako batzuetan telelanarekin bada ere. Horrek ez du esan nahi ekoizpena ohiko mailan dutenik. «Berez, enpresa batzuetan langile guztiak mantentze lanetan ari dia, garbiketan... baina ez dute ezer ekoizten».
Horrea, enpresaren egoitzan lanean ari direnak %17 dira, eta beste %10etan soilik telelana ari dira egiten. Jarduera presentziala eta telelana uztartzen dutenak dira gehienak, %35 hain zuzen ere.
Sektoreei erreparatuz gero, merkataritzan, ostalaritzan eta ibilgailuen konponketan %87 daude geldirik. Beste muturrean daude industria eta eraikuntza. Eraikuntzako enpresen %17k soilik dute jarduera guztiz edo partzialki etenda, eta %19k industria ez metalikoan.