Zergak

Gipuzkoako Ogasunak 225 milioiren zerga iruzurra azaleratu du

2021eko martxoaren 18a
13:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Pandemiaren urtea «ezohikoa» izan da zerga iruzurraren aurkako borrokan, Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatuak onartu duenez. 2019arekin alderatu gero, %37 txikitu dira inspekzioak. Guztira, 75.489 ekinbide ireki ditu Ogasunak, eta horietan 225, milioi euroren iruzurra azaleratu dute, aurreko urtean baino 11,1 milioi gutxiago.

Errenta zergan 106,5 milioi euroren irregulartasunak aukitu dituzte eta beste 57 milioi BEZean. Edonola ere, zergak bilketan duen pisua aintzat hartuz gero, sozietate zergan atzeman dute iruzur gehien: 55,6 milioi euro.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.