"Gizarte osoaren inplikazioa" eskatu du Emakundek

2014ko martxoaren 17a
19:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Salaketa mezua igorri du Emakundek Mungiako hilketaren harira. Iragarri du biharko deitutako elkarretaratzean izango dela, eta hartara batzeko eskatu die herritarrei. 

Gisa horretako hilketek oinarria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunetan daukatela uste du Emakundek. Jarrera aktiboa eskatu du horrelakoei aurre egiteko. "Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.