Hitzaldia
Gunthel Rautz: " 'Egunkaria'-ren itxiera prentsa askatasunaren aurkakoa da"
Gunthel Rautz MIDAS elkarteko idazkariak elkartasuna adierazi nahi izan die Martin Ugalde Kultur Parkearen batzar aretoan egin den ekitaldian 'Egunkaria'-ren aurkako operazioan atxilotutako eta kaltetutako guztiei, "lehen Martxelo Otamendiri adierazi genion bezalaxe". Midas elkartea hizkuntza gutxietako 26 egunkarik osatzen dutela gogoratu du Rautzek, eta horien artean zegoela 'Euskaldunon Egunkaria'. Midas elkarteko idazkariaren arabera, 'Egunkaria'-ren itxiera "prentsa askatasunaren aurkakoa da, adierazpen askatasuna urratzen du, Espainiako legezkotasunaren aurkakoa da". Hori dela eta, 'Egunkaria' auziagatik espetxean jarraitzen duten Iñaki Uria eta Xabier Alegria aske uzt ditzatela exijitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu