Gutxienez zortzi lagun hil dituzte Dagestanen, atentatu batean

2010eko maiatzaren 13a
15:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Auto bat pasatzen ari zela bonba bat lehertu eta, gutxienez, zortzi pertsona hil dira gaur Dagestanen, bertako Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

Autoko lagunak telebista kate bateko instalazioak konpontzera zihoazen.

Errusiako Federazioaren mugen baitan dagoen Ipar Kaukasoko herrialdea da Dagestan, eta Txetxeniako egoerak zuzenean eragin izan du. Errusiak hara soldaduak bidali zituenean, ekintzaile islamistek Dagestango korridorea baliatu zuten gerrilla hornitzeko. 1999an muturreko hainbat ekintzaile islamistek bat egin zuten Txetxeniako gerrillarekin, eta estatu islamikoa ezartzea zen euren helburua; Errusiako soldaduek aise zapaldu zituzten, ordea. Asko dira musulmanak Dagestanen; haatik, Ipar Kaukasoko herrialderik pluralena da etnia eta hizkuntzaren aldetik. Kaspio Itsasora ematen duelako geopolitikoki gune garrantzitsuan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.