Hauteskundeei begirako elkarlana aztertzen ari dira Nafarroako PP eta CDN, NaBairi aurre egiteko

2010eko abuztuaren 20a
17:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Elkarlan bidean aztertzen eta urratzen ari dira Nafarroako PP eta CDN, Santiago Cervera PPko buruak eta Jose Andres Burguete CDNkoak jakinarazi dutenez. Oraingoz, erakundeetarako elkarlan ituna hitzartu dute, baina aurrera begira ez dute baztertzen foru hauteskundeetarako proposamen bateratua egitea. Bide hori aztertzen ari direla onartu du Burguetek.

Gainera, Burguetek azaldu duenez, hauteskundeei begirako elkarlan horrek helburu garbia luke: NaBairi aurre egitea. Adierazi duenez, UPN eta PPren banaketaren eta UPNk CDN erakundeetatik baztertzeak Nafarroa Bai lehen indar bihurtzea eragin dezake, eta hori guztiz eragoztekoa iruditzen zaie "NaBaik ez duela Nafarroako errealitate instituzionala onartzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.